2021-10-13   Akademos Web. Informazio garrantzitsua.

Microsoft Teams bidez lineako tutoretzara sartzeko abisua.

Tutoretzen modalitate honetan ikusi da erabiltzaile batzuk, ikasleak zein tutoreak, saioetara sartzeko zailtasunak izaten ari direla, sistemak "gonbidatu" gisa katalogatzen baititu.

Egoera hori ahalik eta txikiena izan dadin, urrats hauek egitea gomendatzen da:

  1. Web nabigatzailean behar bezala identifikatzea erabiltzailearen UNED campuseko datuekin.
  2. Ekipoan instalatuta izatea eta Microsoft Teamsen mahaigaineko aplikazioa exekutatzea. Erabiltzailearen UNED campuseko datuekin ere identifikatuta egon behar da.

    • Oharra: ordenagailu partekatu bat erabiltzen baduzu, ziurtatu Teamsen aplikazioa ez dagoela beste erabiltzaile baten kontuarekin erregistratuta. Hala bada, saioa itxi behar da, eta sarbide-datuekin identifikatu.

  3. Konektatu nahi dugun irakasgaian "tutoretza online" esteka aukeratzean, "Microsoft Teams ireki" edo "ireki Teamsen aplikazioa" aukeratu behar dugu, "Esploratzaile honetan jarraitu" beharrean.

Microsoft Teamsen bidez lineako tutoretzara sartzeko dokumentazio eguneratua.

Esteka honen bidez, IUEDek tutoretza-mota horietarako sarbideari buruz argitaratutako azken informazioa eskura daiteke:

Tutoretza sinkronoa Teamsen bidez  

Erabiltzailearen profilaren arabera, gutxienez dokumentu hau berrikustea gomendatzen da:

Akademos Web-erako sarbidea.

Akademos WEB