2023-11-15   UNEDeko liburutegiak, mugikorrean.

UNEDeko liburutegiek app bat dute zerbitzu guztietara sartzeko.

UNEDeko Liburutegiak aplikazio mugikor bat du unibertsitate-komunitateari baliabide guztiak eskuratzen errazteko.

App-ak erabiltzailearen identifikazio-txartela barne hartzen du. Gainera, liburutegi bakoitzean edo baliabideen arabera bilaketak egiteko aukera ematen du, eta unean bertan maileguen egoera eta egindako erreserbak ezagutzeko. Era berean, tresna baliagarria da zentro elkartuen liburutegiak non dauden jakiteko eta harremanetan jartzeko.

Instalazioa oso intuitiboa da. Beharrezkoa da Google Play  edo App Store-ko  Library Mobile deskargatzea, UNED aukeratzea Erakundea eremuan, hizkuntza bat hautatzea (gaztelania edo ingelesa), zerbitzuaren baldintzak onartzea eta UNED Campuseko gakoekin autentifikatzea.