Liburutegien arteko mailegua

Liburutegien arteko maileguak aukera ematen du unibertsitateko beste liburutegi espezializatu batzuetako funtsak eskuratzeko

UNED Bizkaia-ko ikasleen eta tutoreen eskaerak

Eskaerak

Erabiltzaile bakoitzak bost dokumentu eska ditzake hilean.

Dokumentua iritsi dela jakinarazi ondoren, erabiltzaileak 15 egun natural izango ditu dokumentua jasotzeko. Epe hori igarotakoan, Liburutegi hornitzaileari itzuliko zaio.

Eskatutako materialak ez jasotzeak zerbitzua 60 egunez etetea ekarriko du.

Liburutegien arteko mailegu bat eskatzeko, dokumento bakoitzeko betetako formularioa bidali beharko da biblioteca@portugalete.uned.es   posta helbidera:

Bidalketatik baztertutako dokumentuak
  • UNEDeko ikasketa ofizialen oinarrizko testuak.
  • Erreferentziako obrak (hiztegiak, entziklopediak, atlas)
  • Aldizkako argitalpenen zenbaki osoak (artikulu zehatzen erreproduzioa)
  • Tesien kasuan, egilearen baimen esplizitua izan behar dute
  • Ikus-entzunezkoak, diska elektronikoak
Maileguaren epea
  • UNEDeko liburutegiak: Hilabete, berritzeko aukera barik
  • REBIUN Liburutegiak: Liburutegi hornitzaileak zehaztutakoa
Tarifak

Mailegua egiten den unean ordainduko dira

  • Liburuak
  • Aldizkarietako artikuluak

UNED Bizkaia-ri funtsak eskatzen dizkioten liburutegiak

UNED Bizkaia liburutegiak zerbitzu hori emango die hala eskatzen duten unibertsitateko liburutegiei eta liburutegi espezialitatuei.

Eskaerak
Bidalketatik baztertutako dokumentuak
  • Oinarrizko bibliografia
  • Literatura-lanak
  • Aldizkari osoak (Eskaneatutako artikuluak posta elektronikoz bidaltzen dira)
  • Erreferentziako obrak (hiztegiak, entziklopediak, atlas)
  • Eskabidea kudeatzeko unean Liburutegi Nagusian, Iparraldeko Campusean edo IUGMn eskuragarri dauden materialak.
  • Funts arraroak eta bitxiak
Mailegatutako dokumentuak itzultzea

Posta ziurtatu bidez egingo da eta behar bezala paketatuta.

Mailegatutako dokumentua galdu edo hondatuz gero, liburutegi eskatzailearen ardura izango da.

Maileguaren epea

Mailegua hilabetekoa izango da, berritzeko aukera barik.

Tarifak