UNED Bizkaia-ko hizkuntza ikastaroak (CUID)

Zer da CUID eta nork eman dezake izena?

UNEDeko hizkuntzen urrutiko unibertsitate zentro digitalaren helburua hizkuntzen ikaskuntza sustatzea da.

16 urte beteta dituzten espainiar zein atzerritarrek eman ahalko dute izena. Ez da titulu akademikorik behar.

Ikasteko metodoa

CUIDek irakaskuntza-ikaskuntza metodo bi ezberdin eskaintzen ditu, UNEDen metodologia propioaren araberakoak.

  • Modalitate erdipresentziala: Ikastetxe Elkartuetan tutoretza presentzialak eta zuzenean telematikoki emango dira (urriaren 26ko astean hasiko dira). Tutoretza presentziala birtual bilakatu ahal izango da, COVID-19tik eratorritako osasun-egoeraren arabera.
  • Modalitate birtuala edo linean (online): Hizkuntz eta maila zehatz batzuetan. Irakaskuntza online tutoreak egingo du kurtso birtualaren komunikazio tresnen bidez. Ikastetxe Elkartuetan ez da irakasle-tutoreen eskola presentzialik izango. Ikastaroaren komunikazio guztia kurtso birtualaren bidez egingo da.

CUID UNED Bizkaia-n

UNED Bizkaia-ko hizkuntzen urrutiko unibertsitate zentro digitalean (CUID) modalitate erdipresentzialean ikasi ahal da, laguntza irakasleekin eta eskola presentzialekin, ondorengo hizkuntza eta mailak:

  • Inglés: (Atari maila) B1, (maila aurreratua) B2, (maila autonomoa) C1 eta (maila garaiena) C2
  • *** Aurreikusitako gutxieneko ikasle kopurua ez duen ikastaroa bertan behera geldituko da ***

Ikasketa plan osoa ondorengo taulan kontsulta dezakezu:

CUID programa

Ikasleak nahiago duten mailan matrikulatu ahalko dira, inolako betebeharrik gabe.

Ikastaroaren iraupena

Eskolak azaroan hasiko dira eta maiatzean bukatuko dute.

Ebaluazioa

Azterketak urtean birritan egingo dira, deialdi orokorrean (maiatza-ekaina) eta ezohiko deialdian (irailan).

Ebaluazioa    

Matrikula

Matrikula epeak eta prezioak ikusteko, klik egin hemen    .

Prezioak ez du gomendatutako materialaren kostua barne hartuko. Material hau Ikastetxe Elkartuaren liburutegian     eros dezakezu.

Baliokidetza

Hizkuntza-ikastaroen CUIDen ziurtagiriak UNEDen ikasketa arautuetarako kredituen aitorpena du.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen    

Maiz egiten diren galderak

Esteka honetan     maiz egiten diren galderak kontsulta ditzakezu.

CUIDi buruzko informazio gehiago lortzeko klik egin hemen    .