UNED SÉNIOR BIZKAIA

ZER DA UNED SÉNIOR?

UNED Senior 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako prestakuntza-programa bat da. Izan ere, duten prestakuntza akademikoa edozein dela ere, beren aurretiazko ezagutzak osatu nahi dituzte, eguneratzeko eta egungo gizartea hobeto ulertu eta parte hartzeko aukera emango dien prestakuntzarekin.

Programaren helburuak hauek dira:

  • Adinekoen gaiei, interesei, beharrei eta kezkei buruzko etengabeko prestakuntza-modalitate bat eskaintzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Garapen osorako eta autonomia pertsonalerako ezagutzak, ikaskuntzak eta estrategiak ematea, bizialdi osoko ikaskuntzaren bidez.
  • Testuinguruak eskaintzen dituen gizarte-, kultura-, ekonomia- eta hezkuntza-aukerak hobeto ezagutzea sustatzea.
  • Komunikazioa bultzatzea, pertsonen arteko harremanak eta belaunaldien arteko topaketa sustatuz, aberastasun pertsonala, parte-hartzea eta herritartasun aktiboa ahalbidetzeko.
  • Adinekoei ezagutzak eta gaitasunak trukatzeko espazio bat eskaintzea, ezagutza eta gaitasun horiek partekatzeko, esperientziaren bidez eskuratutako jakintzen eta jarreren transferentzia erraztuz.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera bultzatzea, autoerrealizaziorako aukera berriak irekitzeko.

2023/2024 IKASTURTEA

IKASGAIAK

Hemen ikus dezakezu 2023-2024 ikasturtean emango diren ikasgaiak, beraien ordutegi eta programekin  

Ikasleak nahi duen ikasgai-kopuruan matrikulatu ahal izango du.

Lehen lauhilekoko eskolen hasiera 2023ko irailaren 11ko astean izango da, eta bigarren lauhilekokoa 2024ko urtarrilaren amaieran/otsailaren hasieran.

NOLA ETA NOIZ MATRIKULATU

NOLA MATRIKULATU

Matrikula interneten bidez egin beharko da esteka honetatik 

MATRIKULATZEKO EPE BAKARRA (urteko irakasgaiak, 1go eta 2. lauhilekoak)

Ekainaren 15etik edukiera bete arte

PREZIOAK

Lau hileko irakasgai bakoitzeko kostua 75€koa da, eta 150€koa urtekoak.

Ordaintzeko moduak:

  • Kreditu-txartelarekin ikastetxeko idazkaritzan.
  • Sarrera edo transferentzia Kutxabanken ES46 2095 0292 91 3830449405 kontuan, kontzeptuan honako hauek adierazita: UNED Senior, izena eta bi abizenak.
  • Online, kreditu-txartelarekin pasabide seguru baten bidez.

DIRUA ITZULTZEKO POLITIKA

UNED Bizkaiak beretzat gordetzen du ikastaro bat bertan behera uzteko eskubidea, baldin eta irakaskuntzarekin edo azpiegitura materialarekin lotutako salbuespenezko baldintzak betetzen badira eta baldintza horiek ikastaroa behar bezala egitea eragozten badute, eta gutxieneko ikasle kopurua lortzen ez bada. Kasu horretan, itzulketa kitapen-datatik 2 hilabeteko epean eskatu beharko da.

Itzultzeko eskubidea duten ikasleek matrikula ezeztatzea:

Matrikularen zenbatekoa itzuliko da, gaixotasunagatik, bateraezintasun akademikoagatik edo lan-arloko bateraezintasunagatik bada, eta honako epe hauen barruan eskatzen bada:

  • Lehen lauhileko irakasgaiak eta ingeleseko irakasgaiak: 2023/09/6a arte
  • Bigarren lauhileko irakasgaiak: 2024/01/10era arte

ANTOLATZEN DU

Logo UNED Bizkaia

LAGUNTZEN DU

Barakaldoko Udala
Portugaleteko Udala
Sestaoko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

JARDUERA HONEK ERAGINA DU GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURU HAUETAN

Osasuna eta ongizatea
Kalitatezko hezkuntza
Desberdintasunak murriztea