Kanpoko praktikak (Practicum)

Kanpoko Praktiketako argibideak

UNED Bizkaia-k tutore-lana egiten duen irakasgaien artean, eduki praktikoak dituzten batzuk aurkitu ditzakegu, "Kanpoko praktikak" edo "Praktika Profesionalak" deiturikoak.

Praktika hauen burutzea administratiboki koordinatzeko, ondorengo argibideak kontuan hartu behar dira:

  • Ikasleak Ikastetxe Elkartuko irakasgaiaren irakasle-tutorearekin harremanetan jarri behar du. Honek praktika hauek burutzeko zentro edo erakunde mota egokiena zein izan daitekeen gomendatu ahal dio ikasleari. ( dokumentu honetan   irakasgai praktikoak dituzten titulu akademikoen Irakasle-Tutoreen zerrenda ikus dezakezu, beraien posta elektronikoarekin batera).
  • Ikasleak, Ikastetxeko irakasle-tutorearen argibideak jarraituz, praktikak non burutu nahi dituen aukeratuko du, UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuarekin hitzarmenak dituzten Instituzioen zerrendatik    bat aukeratuz.
  • Ikasleak zerrendan agertzen ez den erakunde bat proposatu dezake praktikak egiteko, beti ere irakasle-tutorearen oniritziarekin.

UNED Bizkaia-k, bere Practicum Koordinazioaren bidez, hitzarmenak sinatu zein dokumentazioa izapidetzeaz arduratuko da.