Tutoretza motak

Tutoretza presentziala

Irakasle-tutoreak gutxi gorabehera ordu bateko iraupena duten tutoretza saioak emango dizkie ikasleei. Saio hauen jarraipena ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria. Saio horietan:

  • Irakasgaia prestatzeko orientabideak emango ditu.
  • Edukiei buruzko zalantzei erantzungo die.
  • Jarduera praktikoak egingo dira.
  • PECak (Etengabeko Ebaluazio Probak) zuzentzeko erabiltzen diren irizpideak azalduko dira.
  • Azterketei buruzko orientabideak emango ditu.

Honetaz gain, ikastaro birtualari jarraipena emango dio, eta tutoretzako foroan saio horietan egingo diren jarduereei buruzko informazioa emango du. Edukiei buruzko zalantzak Egoitza Nagusiko irakasle-taldeak argituko ditu, irakasgaiaren foro orokorretan.

Campus tutoretza

Irakasle-tutorea UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartukoa edo Ipar-ekialdeko Campuseko beste Ikastetxe Elkartu batekoa izan daiteke. Irakasle-tutorearen jarduera nagusia, aLF plataformaren bidez ikaslearen jarraipena egitea da. Edonola ere, lineako tutoretzak ere eman ditzake. Tutoretzaren funtzioak presentzialaren antzekoak dira.

Intercampus tutoretza

Tutoretza mota hau UNEDeko Ikastetxe Elkartu guztiak kontuan izanik, 400 ikasle baino gutxiago matrikulatuta dauden irakasgaietan erabiltzen da. Irakasle-tutorea UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartukoa edo beste Ikastetxe Elkartu batekoa izan daiteke. Campuseko tutorea bezala, bere jarduera nagusia aLF plataformaren bidez ikaslearen jarraipena egitea da. Horretarako Cadena Campusen grabatuta eta eskuragarri geratzen diren AVIP webkonferentzia batzuen laguntza izango du.