Telegram

Zer da Telegram?

Telegram berehalako mezularitza-aplikazio bat da. Doakoa da, eta mezu motzetan oinarritua. Kasu zehatz honetan, bide ematen dio UNED Bizkaia-ko idazkaritzarekiko komunikazioari, denbora errealean. Testua Internetera konektatutako gailuen bidez bidaltzen da.

Telegram aplikazioa

Telegram instalaturik ez baduzu, dohain deskargatu dezakezu zure sistema eragileari dagokion bertsioa, zure mugikorreko denda birtualetik:

UNED Bizkaia-rekin harremanetan jartzeko, beharrezkoa da +34 661636989 telefonoa sartzea zure Telegrameko kontaktuetan (edo @unedbizkaia alias-a bilatzea).

Zerbitzuaren deskripzioa

Telegram berehalako mezularitza-zerbitzuaren bitartez, UNED Bizkaia-k kanal berri bat ireki du Ikastetxe Elkartuak eskainitako zerbitzuei buruzko informazio orokorra emateko.

Zailak edota konplexuak jotzen diren kontsultak beste arreta-kanaletara bideratuko dira, kasuan-kasuan.

Ez da emango identifikazio pertsonala behar duen informaziorik. Halako datuak jasotzen badira, berehala izango ezabatuko dira.

Ez da erantzungo «Txat ezkutuaren» bidez helarazitako kontsultarik, ez eta ahots-grabatuko mezurik ere.

Harrera-orduak

Astelehenetik ostiralera:

  • Eskola egunetako ordutegia: 10:00-13:00 y 16:30-19:30
  • Eskolarik gabeko egunetako ordutegia: 9:00-14:00

Legezko baldintzak

Zerbitzuaren deskribapenean adierazi bezala, ez da emango izaera pertsonaleko identifikazioa eskatzen duen informaziorik, eta datuak izapidetuko dira modu anonimoan.

Erabiltzailearen telefono-zenbaki pertsonala beharrezkoa da informazio-eskatzailearekin interakzioa ezartzeko. Bakar-bakarrik erabiliko da kontsulta kudeatzearekin lotutako helburuetarako.