Informazio legala

Uztailaren 11ko 34/2002 Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkatarizta Elektronikoaren Legeak eta beste arau aplikagarri batzuek ezartzen dutena betez, honako informazio hau jakinarazi nahi zaie UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuko www.unedbizkaia.es web-orrialdearen erabiltzaileei:

Identifikazio datuak

Deitura: UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren Fundazioa
Egoitza soziala: Ignacio Ellacuría parkea, 3 48920 Portugalete
IFK: G-48441745
Telefono-zenbakia 944936533
Helbide elektronikoa: info@portugalete.uned.es
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan dago, BIZ-72 zenbakiaz
Domeinuaren izena: www.unedbizkaia.es

Webgunearen helburua

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren webguneak mota guztietako edukiak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, denak Unibertsitateari dagozkion eginkizunekin lotuta: irakaskuntza, ikasketa, ikerketa eta unibertsitateko zabalpena. Eduki eta zerbitzu hauek eskaintzen zaie, kasuaren arabera, publiko guztiari eta unibertsitateko komunitateko kideei.

Bitarteko honen bidez zabaltzen diren edukiek informazioa ematea beste helbururik ez dute. UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren esku geratzen da informazioa zabaltze hori etetea edo bertan behera uztea, osoki edo partez, aldez aurretik gaztigurik egin gabe, eta are informazio hori mugatzea edo hartara sartzeko baimena galaraztea ere. Edonola ere, eduki horiek ez dute ordezkatzen egunkari ofizialetan argitaratu behar diren ekintza eta xedapenen publizitate legezkoa, ez eta Fundazioak, bere prozedura administratiboa gauzatuz egiten dituen ekintzen jakinarazpena ere.

Erantzukizunaz salbuestea

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuak ez du bere gain hartuko ondoren aipatzen direnetakoren batekin loturiko erantzukizunik:

  • unedbizkaia.es doimenuarenak ez diren eta Ikastetxe Elkartuaren webgunetik estekatuta dauden hirugarrenen orrien edukiak edo sistemak.
  • Komunikabideetan argitaratu diren hirugarrenen iritziak, webgune honen bidez zabal litezkeenak.
  • Sistema elektronikoaren deskonexioek, interferentziek edo telefono matxurek, birus informatikoek, programa maltzurrek edo bere kontrolpean ez dagoen edozein faktorek sortzen dituzten kalteak.

Jabego intelektuala eta industriala

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren webguneko eduki guztiak beren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte, eta UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuarenak edo berari lotutako erakundeenak dira, edo bestela Ikastetxe Elkartuari erabiltzeko baimena eman dioten hirugarrenenak.

Datu pertsonalen babesa UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuan

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuak bermatzen du webgune honen bidez ematen diren datu pertsonalen konfidentzialtasuna, Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (NDBLO) ezartzen duenaren arabera, eta datu pertsonalen motaren araberako segurtasun neurriak ezarriko ditu, NDBLO delakoa garatzeko arautegia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Eskatuko diren datuak guztiz beharrezkoak direnak izango dira, egokiak eta bidezkoak bilketa justifikatzen duen helburuaren ikuspegitik.

Datu pertsonalak dituen inprimakiak berariaz jakinaraziko da norberaren datu pertsonalen fitxategi edo tratamendu bat dagoela, zein den horiek biltzeko xedea, nor den fitxategiaren arduraduna, baita datu hauen gaineko sarbide, zuzenketa, deuseztatze eta aurkatze eskubideak erabiltzeko aukera badagoela, eta nola gauzatzen den.

Cookien erabilera

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren webguneak cookiak erabiltzen ditu, estatistika helburuetarako, eta nabigazioaren zenbait ezaugarri pertsonalizatzeko.