2019-05-31   Uda honetan literaturaren mailegu berezia

Uda dela eta, liburutegiak mailegu berezia eskaintzen du literatura lanentzat (eleberriak, olerkigintza eta antzerkigintza). Adibide moduan, liburutegian azken literatura klasikoen erosketak erakusten ditugu.

Irakurtzea bultzatzeko jardueren artean, liburutegiak mailegu epe berezia eskaintzen du, literatura lan guztientzat. Beraz, ohiko epearen luzapena egingo da, uda osorako, ekainaren 17tik irailaren 6ra bitartean.

Horretaz gain, erabiltzaileek intereseko puntu batean gure funtsara gehitutako azken literatura unibertsalaren klasikoak kontsultatu ahal izango dituzte.

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartua
Ignacio Ellakuria Parkea, 3
48920 Portugalete (Bizkaia)
T: 944936533 / F: 944937488
info@portugalete.uned.es
Kalitatearen Logoa