Garrantzitsua: 2020ko ekaineko ebaluazioa

Graduko/Masterreko ikasle agurgarria:

Lehenik eta behin, zu eta zure gertukoak ondo egotea espero dugu.

Errektoretzak unean-unean jakinarazi dizunez, webgune bat prestatu da ebaluazioari buruzko informazio guztia bildu eta eguneratzeko:

UNEDeko ebaluazioa (ikasleentzako atala)   

Hurrengo dokumentua arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. 2020ko ekaineko deialdiko azterketak egiteko jarraibideak ditu.

2020ko ekaineko ohiko deialdirako ebaluazio-sistemari buruzko informazioa ikaslearentzat. 

UNEDek, hartutako ebaluazio-sistema egokitzeko asmoz, hainbat neurri aurreikusi ditu lau ikasle-talderentzat: Premia bereziak dituztenak, lineako azterketak edo etengabeko ebaluazioa egiteko behar diren baliabide teknikoak ez dituztenak, espetxeen programa osatzen dutenak eta aurrekoen antzeko banakako beste egoera batzuetan egon daitezkeenak. Horretarako, ikasleen eskura galdetegi bat    jarri du, non ebaluazioa egiteko dituzten behar zehatzak azaldu ditzaten.

LLineako azterketak ekainaren 15etik 26ra egingo dira. Egutegia aste honetan argitaratuko da. Lineako azterketetan, ikasle-fitxaren argazkia irakasle-taldearen eskura jarriko da, azterketa egitean ausaz hartutako irudiekin batera. Joan den astean, fitxan argazkirik ez duten ikasleengana jo genuen. Hala badagokizu, gogorarazten dizugu mezu elektroniko bat bidali beharko duzula info@portugalete.uned.es   helbidera, "Fitxa-argazkia" gaiarekin, bi artxibo erantsita: bata, JPG formatuko karnet-motako argazki eguneratuarekin, eta, bestea, NAN-aren edo pasaportearen irudiarekin, maiatzaren 31a baino lehen.

Zure ikasle-kontua xxxxx@alumno.uned.es maiztasun handiz kontsultatzea gomendatzen dizugu. Halaber, funtsezkoa da ikastaro birtualetan irakasgai bakoitzerako ezarri den ebaluazio-sistema zehatza kontsultatzea.

Amaitzeko, gogorarazten dizugu zure esanetara jarraitzen dugula, edozein zalantza edo galdera izanez gero, hona jo dezakezu:

Idazkaritza: info@portugalete.uned.es  

Liburutegia: biblioteca@portugalete.uned.es  

Liburu-denda: libreria@portugalete.uned.es  

Informatika: informatica@portugalete.uned.es  

Telegram: @unedbizkaia  

Twitter: @unedbizkaia  

Gure gogo-desiorik onenak helarazi nahi dizkizugu, gure estimu guztiarekin batera.


Fernando Castañeda
UNED Bizkaia-ko zuzendaria