2020-05-26   Liburutegia berriro irekitzea

Uztailaren 13tik aurrera eta beste abisu bat jaso arte, Liburutegirako sarbidea itxita egongo da, eraikinean obrak egingo baitira.

Mailegu eta itzulketa zerbitzua Ikastetxeko Idazkaritzatik eskainiko da.

Aldez aurreko hitzordua eskatzeak beharrezkoa izaten jarraituko du.

ETORRI BAINO LEHEN

Erreserba itzazu maileguan hartu nahi dituzun dokumentuak UNED libututegiko bilatzailearen     bidez. Aurretiazko hitzorduaren formularioa   erabiliz ere egin dezakezu. Gehienez 6 dokumentu erreserba daitezke, baina oinarrizko bibliografiako erreserben gehieneko kopurua 3 da.

Liburutegira etortzeko, eskatu hitzordua telefonoz, posta elektronikoz edo web-formularioaren bidez  

LIBURUTEGIAN
  • Jarraitu Ikastetxeko langileen jarraibideei eta kartelei
  • Eska itzazu liburuak biltzeko gaitutako mahaian
  • Ezin da apaletan sartu, liburuak liburutegiko langileei eskatu behar zaizkie.
  • Oraindik ezin ditugu jatorrizko dokumentuak liburutegien arteko maileguan eskatu.
  • Segurtasunagatik, gaur egun ez dugu irakurketa-zerbitzurik eskaintzen aretoan, ezta kontsultarik ere.
  • Itzulitako materiala ez da eskuragarri egongo 14 egunez, osasun-aginduaren ondorioz.
GOGORATU
  • Ezin izango zara instalazioetara sartu COVID-19rekin bateragarria den sintomatologia baduzu (sukarra, eztula, aire-faltagatiko itomen-sentsazioa)
  • Posible bada, 2 metroko segurtasun-tartea mantendu beharko duzu une oro.
  • Instalazioetan zauden bitartean, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.
  • Ikastetxean sartzean eta handik irtetean, gel hidroalkoholikoa erabili beharko duzu.
  • Igogailua erabili behar baduzu, kontuan izan bidaia bakoitza pertsona bakar bati mugatuta dagoela.