2020ko iraileko azterketak

2020ko iraileko ezohiko deialdiaren azken probak lineako ebaluazio-sistemaren bidez egingo dira, Azterketa Gela Birtuala (AvEx) aplikazioaren bidez. Zuen irakasgaien ikastaro birtualak kontsultatu behar dituzue, haien ebaluazioari buruzko informazio zehatzagoa izateko.

Azterketak irailaren 2tik 8ra bitartean egingo dira, biak barne, eta ikasgaien banaketa eta azterketa-ordutegia aurrez aurreko modalitaterako planifikatuta zegoen berbera izango da. Irakasgaien egutegian aldaketa bakarra erreserbako azterketen egunean gertatzen da (irailaren 8an). Egutegia  kontsultatzea gomendatzen dizuegu.

Proba presentzialen Araudiko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera, egun eta ordu berean bi irakasgai edo gehiago dituzten ikasleek bakarrik eskatu ahal izango dituzte erreserba-azterketak    . Hala ere, salbuespenez, proba presentzialen idazkariorde nagusiak aparteko arrazoiengatik eman ahal izango du erreserba-azterketetara joateko baimena. Aparteko arrazoi horiek erreserba-probetarako aurreikusitako data baino lehen egiaztatu beharko dira. Edozein arrazoirengatik erreserba-azterketak egiteko baimena eskatzeko, formulario     hau bete behar duzue nahitaez, 2020ko abuztuaren 25a baino lehen. Proba presentzialen Atalak irailean lineako azken azterketen astean zehar egindako eskaerari erantzungo lioke.

Zuetako gehienok aplikazioa erabiltzen ohituta zaudeten arren, argibide eta gomendio oso zehatz batzuk helarazi nahi dizkizuegu, deialdi honetarako argi izan behar dituzuenak:

  • AvEx aplikazioan     lehen aldiz sartzen zareten ikasleek zuen ikasle posta elektronikoa @alumno.uned.es sartu behar duzue aplikazioan bertan, lineako azterketak egiteko sarbide-kodea lortzeko. Sarbide-kode hori AvEx aplikazioan azterketa bat egin behar duzuen bakoitzean eskatuko zaizue. Ahaztuko balitzaizue, aplikazioan berreskuratzeko aukera duzue. Irailaren 2an hasiko diren lineako azterketak hasi aurretik lortu beharko duzue.
  • AvEx aplikazioaren lineako azterketak egin dituzten ikasleentzat, sarbide-kodea ekaineko ohiko deialdian erabilitako bera izango da.
  • Egiaztatu aplikazioaren barruan pantailan agertzen direla AvEx aplikazioan egin behar dituzuen irakasgaiak, data eta ordua adierazita. Ikusten ez badituzue, jarri harremanetan ikaslearen euskarriarekin: web formularioa    . Ildo horretan, AvEx irakasgaien egutegia     kontsultatzea gomendatzen dizuegu, zuen azterketen eguna eta ordua ziurtatzeko.
  • Egiaztatu web-kameraren konfigurazio eta funtzionamendu egokia. Kamerarik ez baduzue, gogoratu zure telefono mugikor adimenduneko kamera erabili dezakezuela, honako jarraibide     hauen arabera.
  • Gogoan izan interneteko konexioaren edo gailu elektronikoen fidagarritasunari buruzko arazoren bat baduzue, zuen Ikastetxe Elkartuarekin harremanetan jar zaitezketeela, bere instalazioetan zuen azterketa egin ahal izateko.
  • Gogoratu azterketa hasteko ordua baino 20 minutu lehenago sartu behar duzuela sisteman. Hori hasi ahal izateko, ezinbestekoa da AvEx aplikazioan "azterketa-gelan" egotea, Avexeko irakasgaien egutegian finkatutako hasiera-ordua baino lehen. Bestela, ezingo duzue hasi. Bideotutorial   honetan zuen azterketa egiteko egin behar dituzuen urratsak azalduko dizkizuegu.

Azterketak egin aurretik egiaztatu behar dituzuen ekintza guztiak eta horiek egiteko jakin behar duzuen informazioa errazago ezagutzeko, checklist     dokumentua eta bideotutorial     bat prestatu ditugu zuentzat.

AvEx aplikazioaren erabilerarekin lotutako zalantzarik edo konturik sortzen bazaizue, gogoan izan, horiek ebazteko, Preguntas frecuentes AvEx-Aula virtual de examen UNED     eta AvEx- Manual para estudiantes     dokumentuak dituzuela.

Ikasle guztiek, batez ere AvEx aplikazioan lehen aldiz sartu behar duzuenek, AvEx aplikazioa erabiltzeko beharrezko konfiantza izan dezazuen, horren proba-modua (probako ikasgaia) irekita utziko da uda osoan.