Modalitate mistoko tutoretzak (aurrez aurrekoa/webkonferentzia)

Osasun-egoerak baimentzen duen guztietan, zenbait irakasgaik tutoretza eskainiko dute aurrez aurreko modalitatean eta webkonferentzian.

Tutoretzak online ematen jarraituko dira kasu guztietan, baina modalitate horretan ematen diren tutoretzetara bertaratzeko aukera izango da.

Ikasgelen edukiera mugatua denez, tutoretza batera bertaratu nahi duen ikasleak eskatu egin beharko du, erreserba Akademos Web-etik     eginez. Idazkaritzatik hitzorduen sistema kudeatuko dugu eta ikasleen zerrenda irakasle-tutoreei helaraziko diegu, tutoretza hasi aurretik.

Covid-19 kontingentzia-planean   jasotako prebentzio, babes, segurtasun eta higieneko neurri orokorrez gain (maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia, eskuen higienea, etab.), honako neurri espezifiko hauek hartuko dira:

  • Gela bakoitzerako sarbidean baimendutako gehieneko ikasle-edukiera adieraziko da. Ezingo da, inola ere, gehieneko edukiera gainditu.
  • Horretarako gaitutako postuak bakarrik bete ahal izango dira.
  • Gela bakoitzak gel hidroalkoholikoa eta papera izango ditu, irakasle-tutoreek eta ikasleek beraien postua desinfektatu dezaten erabili aurretik eta ondoren, egunero egiten diren aireztapen, desinfekzio eta garbiketaz gain.
  • Irakasle tutoreek bertaratze-erregistro presentziala beteko dute. Kutsatuz gero, kontaktuaren trazabilitatea egiteko balioko du erregistro horrek.