2021-10-04   Graduko lehen mailako oinarrizko bibliografiaren kontsulta-guneak. Urriaren 31a arte

Liburutegiko erabiltzaileek Graduko lehen mailako oinarrizko testuak eskuragarri izango dituzte, gune zehatz batzuetan.

Lehenengo mailako oinarrizko bibliografiaren kontsulta errazteko, oinarrizko liburuak bere ohiko lekuetatik kendu ditugu, aldi baterako dagokien Graduan bilduz.

Halaber, Gradu bakoitzaren orientabideak jaso ditugu dokumentu batean, non irakasgaiak eta dagozkien liburuak agertzen diren.

Gainera, erabiltzaile berriak liburutegiaren erabilerara ohitzeko asmoz, signatura topografikoa (liburutegian dokumentua bilatu eta topatzeko balio duen kode alfanumerikoa) gehitu dugu erreferentzia bibliografikora (egilea, izenburua, argitaletxea, edizioa eta urtea).