2022-04-07   Cristina Peri Rossi, Cervantes Saria 2021

Cristina Peri Rossi idazle uruguaitarrak irabazi du 2021eko Cervantes Saria. Liburutegian, apirilaren 11tik 29ra, idazleari eta bere lanari buruzko interesgunea aurkituko duzu.

Miguel de Cervantes 2021eko Gaztelaniazko Literaturaren Saria Cristina Peri Rossi idazleari emango zaio 2022ko apirilaren 23an, Liburuaren Egunarekin bat eginez.

Peri Rossi gaztelaniazko letren ahots garrantzitsuenetako bat da, eta Latinoamerikako boomaren barruan dagoen emakume bakarra. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da.