2022-06-06   Portugaleteko Uri Urena: 700 urteko historia

Ekainaren 6tik 20ra bitartean, UNED Bizkaia Liburutegian interesgune bat prestatu dugu, Portugaleteko hiribilduaren hainbat alderdi jorratzen dituen bibliografiarekin.

2022ko ekainaren 11n, Portugaletek, UNEDen Bizkaiko zentroa dagoen udalerriak, hiribildu gisa sortu zeneko 700. urteurrena ospatuko du.

Data esanguratsu hau ospatzeko, Liburutegiak Interesgune bat antolatu du gure fondoetan udalerriaren hainbat alderdiri buruz dugun bibliografia ezagutzera emateko.

Interesgarria izatea eta hiribildu enblematiko eta historikoaren alderdi berriak ezagutzen laguntzea espero dugu.