2022-10-04   Lineako tutoretzarako sarbidea, Microsoft Teams-en bidez.

Ikasleak eta irakasleak/tutoreak Microsoft Teamsen bidez emandako tutoretzetara behar bezala sartzeko arazoak dituztela ikusi da, ez baitira behar bezala autentifikatzen. Gonbidatu-profila dute, eta horrek ez die uzten aretora behar bezala sartzen, grabazioak atzitzen eta kautotze-akats horren ondoriozko beste arazo batzuk.

Horrelako egoerak saihesteko, komeni da urrats hauek egitea:

1.- Microsoft Teams deskargatuko dugu Microsoft-en orri ofizialetik

2.- Saioa Microsoft Teams-en hasiko dugu gure UNED kontuarekin

UNED posta elektronikoa erabiliko dugu aplikazioan saioa hasteko

3.- AkademosWeb-etik lineako tutoretzara sartuko gara

Klik egingo dugu Tutoría en Línea aukeran

4.- Gure tutoretzara sartuko gara aukera honekin: "Abrir Teams (profesional o educativo)"

Teams aplikazioan gure tutoretza beti irekitzeko aukera ematen digu nabigatzaileak; aukera hori markatu dezakegu, sartzen garen guztietan galdetu ez dezan.