Idazkaritza jendeari informazioa eta arreta emateko zerbitzua da. Bertan, ikasleak ikastetxeko unibertsitate-jarduerari dagozkion alderdi guztien berri izan dezake.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluaren 7. apartatuak ezartzen duenaren arabera, UNEDi atxikitako Ikastetxeei gaikuntza ematen zaie, oro har, UNEDen titulazio ofizialetan edo propioetan sartzeko, onartzeko eta matrikulatzeko administrazio-prozeduretan ikasleek aurkeztu behar duten dokumentazioa jasotzeko.
Dokumentuak erregistratzeko, nahitaezkoa da honako hauek ekartzea:
Beste pertsona batek aurkeztuz gero, baimen sinatua eta ikaslearen NAN, AIZ edo PASAPORTEAREN fotokopia ekarri behar dira.
Matrikula-aldian, aholkua eta laguntza ematen dizugu matrikularen izapidean, zeina internet bidez bakarrik egiten baita.