Zerbitzuen karta

Kalitatezko konpromisoak

  • Informazioa eta orientabidea modu zuzen eta egokian ematea, datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatuz.
  • Online automatrikula prozesuan laguntza ematea, eskatzen duten ikasle guztiei.
  • Ikasle berrientzako harrera jarduera bi, gutxienez, egitea.
  • Laguntza eta jarraipena ematea, presentzial edo birtualki, graduko irakasgai guztietan (oinarrizkoak eta derrigorrezkoak).
  • Ikasleei tutoretza-saioen aldaketa eta berreskuratzeak jakinaraztea. (Posta elektronikoz, gutxienez 24 ordu lehenago, eta aldaketak egunean bertan gertatzen direnean, SMSren bidez).
  • Webgunearen bidez egindako eskariak bideratzea, 24 ordutan gehienez, jasotzen diren lehenengo lan egunetik. (Erabiltzaileen izen-emate/berritze eskariak, maileguen berriztatzeak eta dokumentuen erreserbak).
  • Eskatzen diren liburuak, UNEDek argitaratuen %95a eta beste argitaletxeen %85a, astebeteko epean izatea (berrinprimitze edo argitalpen berriak izan ezik).
  • Gutxienez 8 ordenagailu izatea, ikasleek erabiltzeko prest, 25 ordu astean (edo gehiago).
  • Ikastetxean egiten diren azterketetarako ekipamendua eta baliabideak probatzea, aurreko astean, hauek ondo egin ahal izateko.
  • Azterketa asteetan, zerbitzuen jendaurreko ordutegia luzatzea, astean 50 ordu gutxienez zabalik izateko (Liburutegia, idazkaritza, liburudenda, informatika...)
  • Hedapen Unibertsitarioko ikastaro/jardueren %70ak ECTS kredituekin eskaintzea.
  • UNED Senior egitasmoan, gutxienez 6 irakasgai eskaintzea.
UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartua
Ignacio Ellakuria Parkea, 3
48920 Portugalete (Bizkaia)
T: 944936533 / F: 944937488
info@portugalete.uned.es
Logo Calidad