2020-06-10   75 urte Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik

II. Mundu Gerra amaitu zeneko 75. urteurrena ospatzeko, interesgune bat egin dugu Liburutegian, gaia ikuspegi desberdinetatik jorratzen duten liburu eta film ugarirekin.

Bigarren Mundu Gerra gizateriaren historiako gatazka armatu handi eta odoltsuena izan zen, non potentzia aliatuek eta ardatzeko potentziek aurre egin behar izan zioten 1939 eta 1945 artean. Sei urteko borroka gogorraren ondoren, 1945eko abuztuaren 14an gerra amaitu zen Aliatuen garaipenarekin, 60 milioi hildako baino gehiagoren balantze dramatikoa utziz.

Dosier bat egin dugu, gerrako gertakari esanguratsuenak biltzeko. Bertan, liburutegian gaiari buruz aurki ditzakezun liburuen aukeraketa bat dago.

Halaber, zinemaren munduan lilurarik eta interesik handiena sortu duten gertaera historikoetako bat da, eta, horregatik, zuzendari handiek etengabeko inspirazio-iturria aurkitu dute bertan. Hori dela eta, bigarren dosier bat prestatu dugu, zinemak garai historiko honetako hainbat alderdiri nola heldu dien azaltzeko, hainbat film enblematikoren bidez. Horiek guztiak gure zinema-funtsean aurki ditzakezu.

DOSIERRAK

Liburuen dosierra

Zinemaren dosierra