2020-06-19   UNED Bizkaiak bere jendeari arreta emateko ohiko ordutegia berreskuratuko du ekainaren 22tik aurrera.

Ekainaren 22tik aurrera, Idazkaritza, Liburutegi eta Liburudenda zerbitzuen arreta presentzialaren ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.

Liburutegiko zerbitzua maileguak emateko eta itzultzeko baino ez da egongo. Kontsultatu gure webguneko atal espezifikoan.  

Bitarteko telematikoen bidez (posta elektronikoa, telefonoa, Telegram) izapidetu ezin den kudeaketa egin behar baduzu, kontuan izan jarraibideak.

GARRANTZITSUA

Ikastetxera etorri beharko duzu segurtasun-neurri hauek kontuan hartuta:

  • Ezin izango zara instalazioetara sartu COVID-19rekin bateragarria den sintomatologia baduzu (sukarra, eztula, aire-faltagatiko itomen-sentsazioa)
  • Posible bada, 2 metroko segurtasun-tartea mantendu beharko duzu une oro.
  • Instalazioetan zauden bitartean, derrigorrezkoa da maskara erabiltzea.
  • Ikastetxean sartzean eta handik irtetean, gel hidroalkoholikoa erabili beharko duzu.
  • Igogailua erabili behar baduzu, kontuan izan bidaia bakoitza pertsona bakar bati mugatuta dagoela.