2020-12-10   Louise Glück, 2020ko Literaturako Nobel Saria

Dosier labur bat egin dugu Literaturako azken Nobel saridunari buruz, Louise Glück

Louise Glück idazle estatubatuarra da, bere obra poetikoa egunerokotasunaren eta momentuaren hauskortasunaren ingurukoa da, mitologia eta kultura klasikoaren aipamen errepikakorrekin.

Interesgune honek, Liburutegian aurki ditzakezun bere bi poema libururen erakusketa eskaintzen du, baita olerkari honen bizitzari eta obrari buruzko dosier bat ere.

Liburutegiaren webgunean eskuragarri dago, Hedapen Kulturala     atalean. Bertan, egile, pertsonaia edo pentsamenduaren, historiaren edo kulturaren gertaera esanguratsuei buruzko beste gida batzuk ere kontsulta daitezke.