2022-03-04   “Emakumeak Euskal Herrian”, martxoaren 7tik 21era liburutegian

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin batera, martxoaren 8an, Euskal Herriko emakumeen historiari, bilakaera sozialari eta ekoizpen artistiko eta kulturalari buruzko Interes Puntu bat antolatu da UNED Bizkaia Liburutegian.

Historian zehar euskal emakumeari buruz eskaintzen dugun erakusketan gai hau jorratzen duten Liburutegiko liburu eta dokumentu bibliografikoak aurki ditzakegu, baita artearen, literaturaren eta pentsamenduaren arloko irudi adierazgarrienen lanak ere.

Gainera, aipatutako dokumentu bibliografikoen erreferentzia guztiak biltzen dituen azalpen-txostena egin dugu.