2023-10-17   Haruki Murakami, Letren Asturiasko Printzesa Saria 2023

Haruki Murakami idazle japoniarrari Letren Asturiasko Printzesa saria ematearekin batera, haren obrari buruzko Interes puntu bat prestatu dugu Liburutegian.

Haruki Murakami idazle japoniarrak jasoko du urriaren 20an 2023ko Letren Asturiasko Printzesa saria.

Epaimahaiak "Japoniako tradizioa eta mendebaldeko kulturaren ondarea anbizio handiko narratiba berritzaile batean uztartzeko duen gaitasuna" baloratu du. Era berean, nabarmendu duenez, "gure garaiko gai eta gatazka handienetako batzuk adierazten jakin du: bakardadea, ziurgabetasun existentziala, deshumanizazioa hiri handietan, terrorismoa, gorputza zaintzea edo zeregin sortzaileari buruzko gogoetaā€¯.

Murakamiri eta liburutegian aurki ditzakezun egilearen lanei buruzko dosier labur bat egin dugu.