Informazio orokorra

Ordutegiak

  • Eskola-aldia (astelehenetik ostiralera)
  • 9:30-13:30
  • 16:00-19:00
  • Udan eta eskolarik gabeko beste aldi batzuetan
  • 9:30-13:30

Gure Xedea

UNED Bizkaia-ko Liburutegia UNEDeko unibertsitate komunitatera zabalik dagoen baliabideen gune aktiboa da. Bere xede nagusia informazio, formakuntza eta ikerkuntzako beharrak asetzea da.

Teknologia berrien oinarrizko laguntzarekin, EGHEk (Europako Goi Hezkuntzako Esparruak) sortutako behar aldakorrei erantzun egokia emateko helburua du.

Gure valoreak

  • Kalitatezko zerbitzu publikoa, arduratsua eta erabiltzaileari egokituta, bere itxaropen eta beharrak era egoki batean betetzeko.
  • Profesionaltasuna eta bikaintasunaren bilaketa gure zerbitzuak ematean.
  • Gizartearekiko eta Unibertsitate Publikoak dituen giza eta gizabidezko printzipioekiko konpromisoa.
  • Lankidetza, elkarrizketa, laguntza eta parte-hartzea gainontzeko unibertsitate komunitatearekin.

Aurkezpena PDFn ikus dezakezu hemen

Instalazioak

UNED Bizkaia-ko Liburutegiak gela nagusi bat du. Gela honek 38 ikasi eta irakurtzeko leku, katalogorako zein internet sarbiderako 4 toki eta VHS eta bideoak ikusteko leku 1 ditu.

Ikasi eta irakurtzeko lekuetan ere, Wi-Fi sarbidea eta 12 argindar hargune ditu.

Zer topa dezakezu? Funtsak eta atalak

  • UNEDek emandako Gradu eta Litzentziatura guztien oinarrizko eta osagarrizko bibliografia.
  • Gai ezberdinetako aldizkariak, UNEDek zein beste argitaletxeek argitaratuta.
  • Ikus-entzunezko baliabideak (Bideo, DVD, CD-Rom).
  • Bertoko bibliografia funtsa Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko gaiekin.
  • Liburutegian bertan kontsultatzeko erreferentzia bilduma (entziklopediak, hiztegiak, atlas, legeria).
  • Literatura bilduma hizkuntz anitzetan.