2021eko berriak

Gabonak 2021

Noticia UNED Bizkaia

2021eko abenduaren 20

Ikastetxe Elkartua abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra itxita egongo da.

Kutxabank-UNED Bizkaia sariak 2020-2021 ikasturteko espediente academiko onenei

Noticia UNED Bizkaia

2021eko abenduaren 15a

Kutxabankekin lankidetzan, UNED Bizkaia-k 6 bekatarako deialdia egin du, 2020-2021 ikasturtean graduko titulazioa lortu duten edo 25 urtetik gorakoentzako sarbide-ikastaroa gainditu duten ikasleak saritzeko.

UNED Bizkaiko Klaustrorako hauteskunde deialdia

Noticia UNED Bizkaia

2021eko abenduaren 10a

ROFCA eta indarrean dagoen hauteskunde-araudia betez, Bizkaiko UNED Zentroko Klaustroko ordezkarien hauteskundeetarako deialdia egin da:

  • Irakasle tutoreen hamabost ordezkari
  • Ikasleen hamar ordezkari
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileen bi ordezkari

In memoriam: Iñaki Reguera Acedo

UNED Bizkaia-ko berria

2021ko azaroaren 30a

Historia Modernoa Saileko irakasle tutorea (1992-2020) Portugaleten hil zen 2021eko azaroaren 28an.

UNED Bizkaiaren unibertsitate-komunitateak bere galera deitoratu du eta familiaren minarekin bat egin du.

Abenduaren 7an, asteartea, Ikastetxe Elkartua itxita egongo da

UNED Bizkaia-ko berria

2021ko azaroaren 29a

Datorren asteartean, abenduaren 7an, Ikastetxe Elkartua itxita egongo da.

Barka itzazue eragozpenak.

Liburutegiko interesgune berria. Zinema eta Literatura 1. Zinema Amerikarra

Noticia Biblioteca UNED Bizkaia

2021eko azaroaren 19a

2021eko azaroaren 19tik 2022ko urtarrilaren 15era, literatura eta zinemari eskainitako lehen Interes Gunea aurkezten dizuegu UNED Bizkaia Liburutegian. Amerikar zine aukeraketa batekin hasi genuen.

2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi akademikoa

Noticia UNED Bizkaia

2021eko azaroaren 16a

Azaroaren 18an, ostegunean, 18: 30ean, 2021-2022 Ikasturtea Irekitzeko Ekitaldi Akademikoa egingo da Bizkaiko UNEDeko Areto Nagusian.

Zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honen bidez:

Matrikula epea azaroaren 10era arte luzatu da

Noticia UNED

2021eko urriaren 21a

Graduko ikasketetan, gradu konbinatuetan, master ofizialetan, hizkuntzetan (CUID), 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbide-ikastaroan eta mikrotituluetan matrikulatu zaitezke. Matrikula internet bidez bakarrik egin daiteke.

Liburutegiak maileguak itzultzeko postontzia jarri du eraikinaren kanpoaldean

Noticia Biblioteca UNED Bizkaia

2021eko urriaren 18a

UNED Bizkaia-ko Liburutegiak maileguen entrega errazteko Itzulketa-Postontzia jarri du bere erabiltzaileen eskura.

Graduko 1. mailako oinarrizko bibliografiako kontsulta-guneak, urriaren 31ra arte UNED Bizkaiko Liburutegia

Noticia Biblioteca UNED Bizkaia

2021eko urriaren 4a

Liburutegiko erabiltzaileen eskura jartzen ditugu, kontsulta-puntu espezifikoetan, graduko lehen mailako ikasgaien oinarrizko testuak.

Irailaren 27an Liburutegiak bere ateak irekiko ditu berriro

Noticia Biblioteca UNED Bizkaia

2021eko irailaren 24a

UNED Bizkaia-ko Liburutegiak berriro irekiko du liburutegi barrurako sarbidea, funts bibliografikoen zuzeneko kontsulta eta irakurketa zerbitzua, aurretiazko hitzordurik gabe.

2021eko iraileko ezohiko azterketa deialdia

UNEDeko berria

2021eko abuztuaren 19a

Salbuespen gisa, 2021eko iraileko ezohiko deialdiaren azken probak lineako ebaluazio-sistemaren bidez egingo dira, Azterketa Gela Birtuala (AvEx) aplikazioaren bidez. Gradu, mikrogradu eta masterretako ikasle guztientzat, estatuan edo atzerrian bizi izan, azterketak 2021eko irailaren 6tik 11ra bitartean egingo dira. Zuen irakasgaietako ikastaro birtualak kontsultatu behar dituzue, ebaluazioari buruzko informazio zehatzagoa izateko.

Udako oporrak

UNEDeko berria

2021ko uztailaren 27a

Ikastetxe Elkartua abuztuaren 2tik 16ra itxita egongo da.

Matrikula epea zabalik UNEDen urriaren 21era arte

UNEDen berria

2021eko uztailaren 7a

UNEDek uztailaren 7an irekiko du matrikula epea gradu, master eta unibertsitatera sartzeko 25 eta 45 urtetik gorakoentzat. Matrikula Internet bidez baino ez da egingo.

Eusko Jaurlaritzaren beka eskatzeko epea (2021-2022 ikasturtea)

Noticia UNED Bizkaia

2021eko ekainaren 17a

Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak

Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 1etik 30era, biak barne

Irakasle tutore lanpostuetarako lehiaketa deialdia, 2021-2022 ikasturterako

Noticia UNED Bizkaia

2021eko ekainaren 14a

UNED Bizkaia Ikastetxe Elkartuaren Fundazioak erabaki du merezimenduen lehiaketa publikora deitzea I eranskinean   zerrendatutako irakasle-tutorearen plazak, deialdiaren oinarriekin bat etorriz.

  • 2021-02-19  Lanpostuen deialdia argitaratu da
  • 2021-03-12  Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu da
  • 2021-04-12  Onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda argitaratu da
  • 2021-05-26  Hautatutako lehiakideen behin-behineko zerrenda eta hautaketa-batzordeen aktak argitaratu dira.
  • 2021-06-14  Hautatutako lehiakideen behin-betiko zerrenda argitaratu da

Udako ordutegia (ekainaren 14tik irailaren 15era)

Noticia UNED Bizkaia

2021eko ekainaren 11a

  • Zabalik 9:00etatik 14:00etara
  • Itxita abuztuaren 2tik 16ra

Uda solidarioa

Bolunta-ko berria

2021eko ekainaren 8a

Hainbat erakunde eta entitate sozialek sustatutako ekimen solidarioak, non parte hartu eta bestelako uda batez, uda solidario batez, gozatu ahal izango den.

Hainbat erakundek eta gizarte-erakundek sustatutako ekimen solidario batean parte hartu nahi baduzu, eta bestelako uda batez, uda solidario batez, gozatu nahi baduzu, eman izena   hurrengo mintegian, Zoom bidez.

  • Webinar BATEGIN verano solidario
  • 2021eko ekainaren 15ean
  • 15:00 (45')

Tutoretzen emisioei buruzko abisua ikasleei

UNED Bizkaia-ko berria

2021eko apirilaren 16a

Tutoretzak emateko Unibertsitatearen plataformarekin dauden arazoak direla eta, programatutako askoetan eragina dutenek, biziki gomendatzen da UNEDeko ikaslearen posta elektronikoa eta ikasgaien aLF-eko foroak kontsultatzea, emisio-ordu edo formatuko edozein aldaketaren berri izateko.

Modalitate mistoko tutoretzak (aurrez aurrekoa/webkonferentzia)

UNED Bizkaia-ko berria

2021eko apirilaren 16a

Hainbat irakasgaik tutoretza eskaintzen dute aurrez aurreko modalitatean eta webkonferentzian, betiere osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu.

Francisco Brines, 2020ko Cervantes Saria

UNED Bizkaia-ko Liburutegiaren berria

2021eko apirilaren 16a

Francisco Brines poeta valentziarrak irabazi du Cervantes 2020 saria. Aurreko urteetan bezala, idazleari eta bere obrari buruzko intereseko puntu bat egin dugu.

2021eko ekaineko azterketak

UNEDeko berria

2021eko apirilaren 12a

Salbuespen gisa, 2021eko ekaineko ohiko deialdiaren azken probak lineako ebaluazio-sistemaren bidez egingo dira, Azterketa Gela Birtuala (AvEx) aplikazioaren bidez. Gradu, mikrogradu eta masterretako ikasle guztientzat, estatuan edo atzerrian bizi izan, azterketen lehen astea 2021eko maiatzaren 24tik 28ra izango da, eta bigarren astea 2021eko ekainaren 7tik 11ra.

2021eko Ikasleen Ordezkarientzako Hauteskunde-Deialdia

UNED Bizkaia-ko berria

2021eko martxoaren 24a

Fakultateko/Eskolako ordezkaria Ikastetxe Elkartuan, bai eta Ikastetxe Elkartuko ordezkaria ere.

Parte hartu!

Aste Santuko ordutegia

Noticia UNED Bizkaia

2021eko martxoaren 22a

Ikastetxe Elkartuak ordutegi hau izango du Aste Santuan:

  • Martxoaren 29,30 eta 31a: 9:00-14:00
  • Apirilaren 6, 7, 8 eta 9a: Itxita

BerrAktibatu+ eta eraiki dezagun mundu iraunkor bat

Noticia UNED Bizkaia

2021eko martxoaren 5a

Egin bat BerrAktibatu+ programarekin, UNED Bizkaiaren bidez, etorkizuna aldatu eta denontzako mundu bidezko, garbi eta iraunkorragoa lortzeko.

Elkarrekin, egunez egun, ekintza txikien bidez, indar handia egin dezakegu eta gure planeta eraldatzen joan, itxaropena zabaldu eta izaki bizidun guztiontzako bizigarriago egin.